Merina Gris Jimmy Jazzeko ‘Zuloan’

Fecha

29.03.25 - 29.03.25

Lugar

Araba - Gasteiz

Paxkal, Sara eta Julen dira Merina Gris.
Paxkal, Sara eta Julen dira Merina Gris. (MAUKA)

Merina Gris taldeak disko berriaren aurkezpen bira abian du eta pasa den asteburuan. Fermin Muguruzarekin batera Parisen aritu eta gero, larunbatean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko du bandak gaueko 21.00etatik aurrera. Sarrerek 15 eurotako prezioa izango dute aurrez erosiz gero, eta 18 euro ordaindu beharko dira egunean bertan aretoaren leihatilan. Emanaldia Aiert musikari gazteak zabalduko du disko berria aurkeztuz ere, eta ondoren taularatuko da Merina Gris.

Zuloa

Musika abentura ezberdinetan ibili eta gero, 2020 urtean ematen ditu lehen pausoak Merina Gris bandak sarean zintzilikatutako bideo ederren bidez. Lehen kantuak zintzilikatu eta gero, lehen zuzenekoak iritsi ziren, non taldeak, musika talde soil bat izatetik haratago eramaten zuen bere proposamena. Gerora kantu gehiago iritsi ziren, eta bideo gehiago, eta 2022 urteko neguan binilo ederrean bildu zituzten kantu guztiak ‘Zerua Orain’ izenpean. Musikalki ‘pop zakarra’ bezala aurkezten dituzte euren doinuak, elektronika lanabesak erabiliz intentsitate eta atmosfera handiko kantu eder bezain bortitzak jorratuz.

Denbora bat entsegu lokaleko zuloan eman eta gero, taldeak kalean du iraupen luzeko bigarren lana, eta jada zuzenekoetan aurkezten ari dira, taularatze berri batekin. Merina Gris taldearen disko berrienak ‘Zuloa’ izena darama, eta taldeak sorturiko hamaika kantu berri biltzen dira bertan. Aurreko lanaren bidetik doa emaitzarik berriena, baina era berean, badira aurrez egin ez dituzten gauzak. Paxkal, Julen eta Sara dira Merina Gris, eta zuzenekoetan laugarren kide ezezagun bat izaten dute gitarra-jotzaile gisara.  Horrela taularatuko dira Jimmy Jazz aretoan.

Aiert

Emanaldia Aiert artistak zabalduko du gaueko 21.00ak jotzen dutenean. Hogei urteko euskal gazte sortzailea da bera, eta musikalki pop elektronikora bideratzen ditu bere doinuak. ‘Somateka’ izeneko debuteko lanean ederki erakusten du hori, eta diskoak dituen hamabi kantuetan territorio anitzetan murgiltzen da musikari oñatiarra. Diskoan egindakoa agertoki gainean defendatuko du Aiertek, bakarkako saioa eskainiz ausardia osoz.

Ubicación

Jimmy Jazz aretoa
Coronacion Virjen Blanca
Gasteiz. Araba

Enlaces