Andoni LUBAKI
SIRIAN ERREGIMEN ALDAKETATIK LAU HILABETERA (III)

Idlib-en ez da gutxiengoak onartzeko akordioa betetzen

Damaskon dagoen gobernuak etnia- eta erlijio-aniztasunaren aldekoa dela dio. Baina martxo hasieran Latakian eta Tartusen izandako sarraskien gordintasunak hori zalantzan jartzeaz gain, Idliben, Al-Assad erorarazi zuten matxinoen gotorlekuan, ere ez da giro. HTSren muturreko eszisio bat sortu da, alauiak sarraskitu dituena. Kurduak ere jomugan ditu.

Taka Takekta medikuak Idlib hirian kristau bat baino ez dela geratzen onartzen du.
Taka Takekta medikuak Idlib hirian kristau bat baino ez dela geratzen onartzen du. (A.L.)