Kulturzaleen topagune izango da Sara apirilaren 21 eta 22an
Data
25.04.21 - 25.04.22
Lekua
Lapurdi - Sara

Beste urte batez Biltzarra hartuko du Sarak. Astelehen eta asteartean da hitzordua. Idazle, sortzaile, irakurle, eta orohar kulturzaleen bilgune izango da herria. Liburu aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak, ikuskizunak... prestatu dituzte aurten ere.
Apirilaren 21ean, egun osoan zehar, hainbat liburu aurkezpen eta mahainguru iragarri dituzte. Horrez gain, makina bat ekitaldiz osatuko da egitaraua. «Biltzar egunean, literatura maite dutenak eta sorkuntzaren munduan dabiltzanak elgarrekin biltzen dira: idazleak, argitaletxeak, artistak… Denak aniztasunez beteriko topagune batean».
Aipatzekoa da lehenengo aldiz ikuskizun batez gozatzeko aukera izango dela, ‘Emakume basatia’ lanaz, Maider Galardiren eskutik, hain zuzen ere. 11.00etan izango da. «Ipuinek emakumeen barne-mundura sartzeko ateak irekitzen dituzte. Emakume basatiak, historikoki zapalduta egon arren, gure baitan bizirik dirau, eta ipuinen bidez berpizten da, gu geu hobeto ezagutzeko eta sendatzeko bidea eskainiz. Saio honek ate horretan jotzera gonbidatzen zaitu», adierazi dute Sarako Biltzarraren sustatzaileek.
Ondoren mahai ingurua egingo da kanpoko oihartzunak, sorkuntza eta identitatea mugimendua gaia hizpide hartuta. Partehartzaileak, Mélanie Cessiecq-Duprat argitaratzailea eta idazlea; Jana Lottenburger artista; Maxime Morel artista eta Antoine Bellanger musikaria eta artista. Segidan zuzeneko emanaldia Bellangerrekin.
Yanaita Araguas, Hanni Angermann, Nina Garcia, Maxime Morel... eta beste hainbat sortzaileren erakusketa kolektiboa ikusteko aukera ere izango da.
Arratsalde partean ikuskizuna eskainiko du Pontx pailazoak. Eta Eric Diocharry & Frederic Desmesurek ‘Deus’ diskoa aurkeztuko dute zuzenean.
Haurrek eurentzat prestatutako Xokoa ere izango dute.
Apirilaren 22an, asteartea, izango da Profesionalen Eguna egingo da Sarako lezeetan. Euskal emigrazioa Ameriketara, bizirik dagoen historia gaia izango du ardatz egunak. Mahainguruak eta tailerrak iragarri dituzte egun osoan zehar.
Euskal emigrazioaren ibilbide historikoa eskainiko du Oscar Alvarezek, Historia irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren Argitxu Camusek, Historia eta Euskal Ikasketetan doktorea, Iker laborategian ikerlari asoziatua, ‘Euskal emigrazioaz gaurko ikerketa, historiografia, eta irakaskuntza’ hitzaldia eskainiko du. Eta segidan emigrazioaren gaia euskal literaturan gaiaren inguruan arituko da Jon Casenave, Bordeaux-Montaigne unibertsitatean euskal literatura irakasle emeritoa.
Kokapena
Sara
Sara
Sara. Lapurdi