Zhe JI (Getty Images)
Munduan pasieran

‘Piramideen gailurrean: Egiptoren zibilizazioa’

‘Piramidearen gailurrean: antzinako Egiptoren zibilizazioa’ erakusketa ikusgai egon da Shanghaiko Museoan. Egiptoko antzinako zibilizazioaren garai ezberdinetako 788 erlikia kultural preziatu bildu ditu erakusketak, 492 taldetan banatuta. Besteak beste, bisitariak ikusi ahal izan ditu zenbait faraoiren estatuak (Tutankamon, Amenemhat III, Ramses II...), momien zerraldoen bilduma osoak, erreginen urrezko apaingarriak eta berriki aurkitutako eta margotutako zurezko zerraldoak eta animalien momiak.

Erlikiak zazpi museo egiptoar garrantzitsuenetatik aukeratuak izan dira, hala nola Egiptoko Museo Nazionaletik, Luxorko Museotik eta Suezko Museotik, baita Saqqara inguruko azken aurkikuntza arkeologikoetatik ere. Arrakasta berezia izan du, Egiptoko Museo Handiaren (Grand Egyptian Museum/GEM) inaugurazioa uztailean izango baita.