
Miren Arzalluz astearte honetan da Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendaritza bere gain hartzekoa eta bezperan Greenpeacek eskatu dio Urdaibaiko handitze proiektua berriz aztertu dezala, bertan behera uzteko. Talde ekologistak agerraldia egin du museoaren aurrean, zuzendari berriari galdegiteko kontuan hartu dezala Urdaibai Biosferaren Erreserba dela eta biodibertsitate aparta duela. Lorea Flores Greenpeace Euskadiko koordinatzaileak hartu du hitza mobilizazioan.
Arzalluzi egindako eskaera Lakuako Gobernuari eta Bizkaiko Foru Aldundiari zabaldu diete. Izan ere, gogora ekarri dute bi egoitza eta pasabide bat daudela aurreikusita, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren nukleoa urratuko luketenak, «eremu baliotsuena eta babes eraginkorra behar duena», Greenpeacek azpimarratu duenez. Halaber, azpimarratu dute pasabideak desagertzeko arriskuan dauden espezieen habitatak izorratuko lituzkeela, hala nola, bisoi europarrarena.
«Ezin da justifikatu museoa handitzeko Biosferaren Erreserbaren erdigunea zeharkatzen duten bi eraikin egitea», salatu du talde ekologistak. Horren ordez, uste dute zonaldea leheneratu egin beharko litzatekeela eta «ia esklusiboki biodibertsitatea zaintzera bideratu».
Halaber, Greenpeacek iritzi du Lakuako Gobernuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi behar dituztela museoa zabaltzeko behin betiko proiektua ezagutu aurreko izapide administratibo guztiak. Talde ekologistarentzat, «lehentasunezkoa» da proiektu osoa jendaurrean ezagutaraztea, bere osotasunean Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa egin ahal izateko. «Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du ez diola bere hitzari huts eginen eta proiektua aurrera aterako dela bai ala bai, eskualdeko oposizioari garrantzia kentzen saiatzearekin batera. Horrek adierazten du entzute prozesua, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatua, aurpegi garbitze bat besterik ez dela, ateratzen dena ateratzen dela ez baita loteslea izango», adierazi du Floresek agerraldian.
Era berean, erakundeak uste du itsasoko eta lurreko jabari publikoaren babes-zerrenda 100etik 20 metrora murrizteko emandako ministro-agindua «botere-desbideratzea» dela: «Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak natura babestea zaindu beharko luke; hala ere, bere posizioa erabiltzen ari da bitxi natural horren suntsiketa errazteko interes pribatuen mesedetan».

Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)
Fallece una joven de 15 años y otra persona de 21 resulta herida en un accidente en Getaria

Gazte Asanblada de Burlata anuncia un acuerdo con el Ayuntamiento para el nuevo Gaztetxe

Rescatados 13 excursionistas sorprendidos por la marea en el flysch de Zumaia
