Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Etsipen sindromeari buruzko filma

QUIET LIFE (VIDA EN PAUSA)
Estatu frantsesa, 2024. 99’. Zuzend.: Alexandros Avranas. Gidoia: Stavros Pamballis, Alexandros Avranas. Akt.: Chulpan Khamatova, Grigoriy Dobrygin, Naomi Lamp, Miroslava Pashutina, Eleni Roussinou. Musika: Tuomas Kantelinen. Argaz.: Olympia Mytilinaiou.

‘Quiet Life’ filmeko une bat.
‘Quiet Life’ filmeko une bat. (Senator Film Produktion)

Haur errefuxiatuei soilik eragiten dien sindrome erreal bitxi batean inspiratutako filma da: etsipen sindromea. ‘Quiet Life’ filmak, Suedian asilo-eskaera ukatzen zaienean, alaba adingabea koman duen familia errusiar baten istorioa azalduko du. Alexandros Avranas zinemagile greziarrak zuzendu du filma.

Etsipen sindromea

Etsipen sindromea haur eta nerabe batzuek jasaten duten nahasmendu psikiatriko arraroa da, batez ere trauma larriak edo estres-egoera kronikoak bizi izan dituztenengan agertzen da. Sindrome hau bereziki asilo-eskatzaile eta errefuxiatuen artean, gehienbat Suedian, dokumentatu da. Kasu askotan, familiaren deportazio-mehatxua, babesik eza edo indarkeria esperientziak (gerra, abusuak, etxetik kanporatzeak) faktore nagusiak dira. Sindromea duten haurrek itxura fisikoki osasuntsua izan dezakete, baina emozionalki eta psikologikoki guztiz isolatuta geratzen dira.