
Bidasoa Irunek lau anai ditu jokatzen lehen taldean. Alde batetik, hortxe daude Rodrigo eta Esteban Salinas txiletarrak; eta bestetik, Asier eta Gorka Nieto bizkaitarrak. Azken denboraldietan elkarrekin jokatzen egon eta gero, duela aste batzuetatik bagenekien datorren sasoian Nieto anaiek ez dutela elkarrekin jokatzen jarraituko, Asierrek taldea utziko duela iragarri baitzuen. Baina, era berean, asteazken honetan jakin da Gorkak Irunen jarraituko duela, 2028eko ekainaren 30era arte hain zuzen ere, bere kontratua berritu ostean.
Gorka Nieto Marcos (Etxebarri, 2002/01/31) CD Bidasoako bigarren taldetik pasa zen eta 2019ko urriaren 16an debutatu zuen lehen taldearekin. Urte berdinean, Europako txapelketan bere lehen agerpena egin zuen Sporting Club de Portugalaren aurka. Gainera, Bidasoaren lehen taldearekin debuta egin eta lau urtera, 2023an, kapitain izendatu zuten 21 urte besterik ez zituela, eta orain taldeko funtsezko jokalaria da.
퐆퐎퐑퐊퐀 퐍퐈퐄퐓퐎 ퟐퟎퟐퟖ
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) February 5, 2025
Gure Kapitaina bere kontratua berritu du 2028ra arte. Denbora askotarako izango dugu hemen!
Nuestro capitán renueva su contrato con el club hasta 2028. ¡Tenemos capitán para rato!
https://t.co/4nVdHJ4FKc#AupaBidasoa#EtorkizuneraBegira pic.twitter.com/i2re6wQCj1
Bere nazioarteko ibilbidean bi domina nabarmentzen dira, brontzezkoa 2021ean Kroaziako Europako Txapelketan, oraindik jubenil mailan. Urrezko domina lortu zuen joan den udan Portugalen, Europako Txapelketako finalean anfitrioiaren aurka.
Julen Aginagalde Bidasoa Irungo kirol zuzendariak egindako balorazioaren arabera, «Hondarribia filial bezala lan egiten hasi ginenetik, Gorka kluban egon da eta oraintxe bertan, taldeko jokalari hoberenetariko bat da, kapitaina baita ere. Gurekin jarraitu nahi izatea eta klubeko lanean konfiantza mantentzea oso garrantzitsua da guretzat».

Los trabajadores de Guardian aceptan las indemnizaciones y la empresa cerrará este abril

Las lesiones de Zabarte apuntan a un pelotazo de foam aunque la Ertzaintza lo niega

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

Agur desde este viernes a las curvas del pantano de Esa para ir al Pirineo aragonés
