
Mendiko Eskiko Nazioarteko Federazioaren (ISMF) lehien egutegiak hitzordu garrantzitsu bat izan berri du. Hain zuzen ere, Morgins-eko eski-estazioan (Suitza) Skimoko Munduko Txapelketak jokatu dira. Bost modalitate izan ditu: errelebo mistoak, bertikala, esprinta, indibiduala eta taldekakoa.
Ohiko dominak banatzeaz gain, Suitzako proba garrantzitsu horrek bazuen erakarpen berezia. Izan ere, heldu den neguan Milan-Cortinan (Italia) jokatuko diren Neguko Olinpiadetarako hainbat txartel “jaberen” zain zeuden. Horren atzetik soilik seniorrak izan dira; gazte mailakoak, aldiz, ez. Hortaz, sarien aldetik, Munduko Txapelketak bereziak izan dira oso.
Eta zurrunbilo horretan bi euskal ordezkari lehian ikusi ditugu: Malen Osa bertikalean eta Iñigo Martinez de Albornoz esprintean. Espainiar selekzioaren elastikoarekin jardun duten eskiatzaileok emaitza ederrak lortu dituzte. Osari dagokionez, eskimoko lehia mundu horretan hasiberria da. Bertikalean kokatu du bere burua, eta oñatiarrari onartu behar zaio apustu hori ondo ateratzen ari zaiola. Axelle Gachetek lasterketa osoa menderatu zuen; zalantzarik gabe nagusitasun handia erakutsi zuen. Frantziarrak 22 minutu eta 24 segundoko kronoa egin zuen. Osak gogor borrokatu zuen, baina azken herenean indarrak galdu eta helmugan hamabosgarren postuan amaitu zuen irabazlearengandik ia hiru minutura. Hori izan zen gipuzkoarrak seniorretan erdietsitako postua. 23 urtez azpikoen kategorian, berriz, laugarrena izan zen.
Seigarren
Bigarren euskal protagonistak, Martinez de Albornozek, oso ikusgarria den esprint modalitatean goi mailako txapelketa egin zuen. Ohi den bezala, sei finalista izan ziren, eta donostiarrak aukera izan zuen bere burua azken fase horretan sartzeko.
Lasterketa labur eta azkar horretan oso garrantzitsua da tropelaren buruan jartzea; batez ere, erronboen sekzioa hasten den lekuan. Eta hori lortu zuena Oriol Cardona izan zen. Euskal eskiatzailea oso indartsu hasi zen eta faboritoen pare jarri ere. Katalanak lehen postu horri helmugara arte eutsi zion, eta, hortaz, munduko txapeldun berria bihurtu zen. Egundoko erakustaldia egin zuen. Martinez de Albornozen irteera indartsua pixkaka apaltzen joan zen, eta, azkenean, seigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Bi minutuko lasterketa horretan Cardona taldekideak 28 segundoko aldea atera zion.
Beste hiru modalitateei dagokienez, errelebo mistoetan, Emily Harrop eta Thibault Anselmet frantziarrek irabazi zuten. Bestalde, indibidualean, Tove Alexandersson suediarra eta Remi Bonnet suitzarra urrezko dominekin egin ziren. Eta amaitzeko, taldekakoan, Axelle Gachet eta Celia Perillat frantziarrak gailendu ziren nesketan, eta Xavier Gachet eta William Von Mardion (hauek ere frantziarrak) mutiletan.

Los trabajadores de Guardian aceptan las indemnizaciones y la empresa cerrará este abril

Las lesiones de Zabarte apuntan a un pelotazo de foam aunque la Ertzaintza lo niega

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

Agur desde este viernes a las curvas del pantano de Esa para ir al Pirineo aragonés
